Batzar Nagusiek SARGIren laguntza dute pobrezia arintzeko eta ekonomia eta enplegua bultzatzeko

Elkarteak lurralde ganberan ideiak eman ditu Foru Aldundiari Gipuzkoan eremu horiei heltzeko plana lantzeko.

Juntas Generales

Gipuzkoako Batzar Nagusiek SARGIri deitu diote bi hitzaldi emateko, batetik “Garapen ekonomikoa: ekonomia eta enplegua bultzatzea” gaiaren inguruan eta, bestetik, “Pobrezian eroritako pertsonen premiak eta eskaini behar zaizkien bitartekoak” zehazteko. Izan ere, Foru Aldundiak bi arlo horiek aztertzen ari da Gipuzkoan pobrezia arintzeko plan berezia lantzeko.  Erakundeek gizarte gaiei heltzeko aholku bila SARGIren atea jotzen duten lehenengo aldia da. 

 

SARGIren lana fruituak ematen hasi da eta indarra hartzen ari da, halaber, Gipuzkoako kolektibo ahulenen alde ari diren erakundeen erreferente gisa. Horrela ikusi da Batzar Nagusietara joateko deitu eta bertan Aldundia bereziki kezkatzen duten bi gairen inguruan dituen jardute ildoak azaldu dituenean:  pobrezia gutxitzea eta garapen ekonomikoa eta enplegagarritasuna hobetzea. Foru erakundeak aurrekontu bat hornitu du 2013-2015 hirurtekorako, eremu horien egoera hobetzeko, eta Lurraldean dauden arazoak hurbilagotik ikusten dituzten erakundeetako batzuei kontsulta egiten ari zaie.

Dudarik gabe, SARGI horietako bat da, kolektibo ahulekin lanean diharduten erakunde guztiak hartzen baititu bere baitan eta, gainera, Aldundiaren Plan Bereziak erakunde horiei denei zeharka eragiten dizkieten arazoei heltzen dielako. Arrazoi hori dela eta, hitzaldiak Elkarte gisa dituen esperientzia zehatzetan oinarrituta prestatu zituen, komunikatu nahi zituen ildoak marraztuta, eta azkenean ildo horiek beste erakundeek markatuta zituztenekin bat zetozen gauza asko zituzten, aldez aurretik ezer adostu gabe eta testu berdinak izan gabe; beraz, horrek erakusten du gai horien gainean adostasun handia dagoela.

Horrela, SARGI solaskide baliagarri gisa agertzen da erakundeen aurrean, eta, gainera, Aldundiak prestatutako aurrekontuko kontu sail asko berak markatutako ildoekin erlazionatuta egotea lortu du, berak planteatutako arazoak eta egindako ekarpenak jasota.

 

Hainbat proposamen

Bere lehen hitzaldian, hau da, “Garapen ekonomikoa: ekonomia eta enplegua bultzatzea” izeneko hitzaldian, SARGIk Lurraldean egun dagoen egoera berrikusi zuen eta eremu horretan aurrera egiteko hainbat ildo estrategiko azaldu zituen. Besteak beste Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak (RGI) laguntza mekanismo gisa duen garrantzia azpimarratu zuen, bai eta Gizarteratze Zerbitzuen sustapenak, ekintzailetzarako baliabideei ekiteak, enplegu politikak aktibatzeak, enplegu alorreko esku-hartzeen koordinazioak eta baliabideen erabilera egokiak dutena ere. Horrez gain, gizarteratze enpresek duten funtsezko zeregina azpimarratu zuen, eta administrazio publikoen eta ekimen sozialen artean sarean egiten duten lana bultzatzea eta hobetzea proposatu zuen.

Pobreziari buruzko bigarren hitzaldiari dagokionez, gidoia oso antzekoa izan zen. Lurraldean egun dagoen egoera azaldu ondoren, argi geratu zen Gipuzkoan gaur egun 42.000 bat lagun direla pobrezi egoeran edo gizartean baztertuta daudenak, hau da, Gipuzkoako biztanleen ia %6, eta horrekin SARGI bere jardute proposamenak azaltzera pasatu zen: pobreziaren aurkako borroka administrazio guztien jarduketen eta agenda politikoaren xede nagusietakoa izatea, laguntza ekonomikoen kudeaketa eta izapideak arintzea eta erraztea, “Gizarte Zerbitzuen Lege” berria garatzea, gizarteratzeko eguneko zentroak sortzea, pertsonarik ahulenak lan mundura sartzeko bideak jartzea, lanik gabe dauden pertsonak aktibatzeko baliabideak sortzea kolektibo zaurgarrienei zuzenduta bereziki, edo programa edo laguntzen bitartez pertsonen prozesuak eta ibilbideak babestea (harrera eta informaziokoak, ekonomikoak, kontziliaziokoak, etab.).

 

ARCHIVOS RELACIONADOS:

- Ponencia en las JJGG (2013):

Utzi erantzuna