AIiantzak

EAPN01

EAPN Euskadi Euskadin pobrezia eta giza bazterketaren aurka diharduen Europako Sarea da eta 13 lurralde sarek eta estatu mailako 14 erakundek osatutako estatuko sareko kidea da. Bere helburuak hauek dira: pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako borroka Europar Batasunaren agenda politikoan sartzea; pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako ekintzak bultzatzea eta eraginkorragoak egitea; eta presio egitea pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurka diharduten pertsonen eta taldeen alde eta horiekin batera.

www.eapneuskadi.org

FIAR02E

Fiare ekonomia solidarioko proiektua da, ohiko finantza sistemaren alternatiba gisa bultzatutakoa. Finantza erakunde etikoa da, partikularren, kolektiboen, enpresen eta administrazio publikoen finantza baliabideak bateratzen dituena, ekonomia solidarioko proiektu bideragarriak finantzatzeko helburu bakarrarekin.

www.proyectofiare.com

HEDATZEN03

Hedatzen Gipuzkoako ekimenerako eta gizartean esku hartzeko erakundeen elkartea da, eta bere helburua da lurraldean hirugarren sektorea egituratzea eta sustatzea. Ongizate estatuaren eredu soziala bultzatzen saiatzen da, dakiena eta dituen esperientziak eskainita, eredua modu iraunkorrean sendotzeko, Gizartearen Ekimenen presentziari indarra emanez eredua garatzeko funtsezko balio gisa.

www.hirekin.net/55.html

HARRESIAK APURTUZHarresiak Apurtuz

Harresiak Apurtuz 1997an eratu zen gure herrietan gaur egun immigrazioaren fenomenoak duen tratamendua hobetzeko bideak zabaltzeko asmoarekin.

www.harresiak.org

SIIS05

SiiS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa funtsezko erreferentea da Zerbitzu Sozialen alorreko ikerketari eta dokumentazioari dagokionez. Eguia Careaga Fundazioko kidea da 1978az geroztik, eta bere helburu nagusia da gizarte ongizaterako politikak, Gizarte Zerbitzuen antolaketa eta gizarte ekintzan diharduten profesionalen jarduna hobetzen laguntzea.

http://www.siis.net/es/

ARARTEKO06

Arartekoa Euskal Autonomia Erkidegoan herritarrak defendatzeko erakunde independentea eta inpartziala da. Arartekoa Eusko Legebiltzarrak pertsonen eskubideak babesteko duen goi ordezkaria da Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen jarduera eta politika publikoei dagokienez (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, udalak edo administrazio horien mendeko beste erakunde publiko batzuk).

http://www.ararteko.net