Buru osasunaren nazioarteko egunean, Agifesek nahasmen psikikoen inguruan dagoen estigmaren aurrean neurriak aldarrikatzen ditu

Gizaidek ere egun hau ‘osasun edo gaixotasunarekin identifikazioa’ tailerra ere izango duen ihardunaldi batekin ospatuko du

Día Mundial de la Salud mental

Agifes eta Gizaide, Sargiko partaide direnak eta buruko gaixotasun bat duten pertsonen laguntzara zuzenduak daudenak, Urriaren 10 , Buru osasunaren Nazioarteko eguna ospatzeko ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Agifesen ekitaldien artean, Iñaki Subijana, Gipuzkoako Auzitegi Probintzialeko presidentearen hitzaldia azpimarratu daiteke, buruko gaixotasuna duten pertsonen egozgarritasunaren inguruko baldintza legal eta juridikoetaz arituko dena. Bere aldetik, Gizaidek, “osasun edo gaixotasunarekin identifikazioa” tailerra antolatu du.

Agifes, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira, Euskadi eta Estatu mailako elkarte-mugimenduaren eskaerekin bat egin du. “Pentsaerak irekiz, estigmak itxiz” leloarekin, “estigmak buru gaixotasuna duten pertsonengan eragin larria duela” salatuz. “Estigmaren ondorioz, gaixotasuna duten pertsonek euren tratamenduan aktiboki inplikatzeko zailtasunak handiak izan ohi dituzte”, jakinarazi dute.

Estigma horrek presentzia berezia du lan munduan; izan ere, lanpostua topatzeko zailtasun gehien duen kolektiboa da hau. Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, buru nahastea dutenen %15k soilik du lana. Hori dela eta, elkarte mugimenduak “buru gaixotasuna duten pertsonen laneratzea bultzatuko duten politikak sustatzea” eskatzen du, baita “babestutako lan programak” garatzea ere, “pertsona hauen lana egiteko eskubidea bermatu ahal izateko eta bizitza normalizatzen lagunduko dien lanpostua eskura dezaten”.

Datu ofizialen arabera, 25.000 gipuzkoar baino gehiagok tratamendua jasotzen dute buru osasun arazoak dituztelako. Euskadin, berriz, 80.000 pertsonatik gora dute nahasmendu psikikoa.Agifesetik egiaztatzen dute urtetik urtera laguntza-eskaerek gora egiten dutela eta elkarteak eskaintzen dituen baliabideak ez direla nahikoak eskaerei erantzuna emateko. 2013an, elkarteak 253 harrera berri egin zituen eta, gaur egun, eguneko zentroetan eta tutoretzapeko pisuetan eskainitako plazen ia %100 hartua dago.

Nazioarteko egunaren inguruan antolaturiko ekitaldiak
Urriak 10, goizeko 11etatik aurrera, Agifeseko zentroetako ateak zabalduko dituzte, interesa duen edonork Agifeseko instalazioak ezagutu eta egituretan zer nolako lana egiten den ezagutu ahal izan dezan. Arratsaldean, Iñaki Subijana Gipuzkoako Auzitegi Probintzialeko presidenteak buru gaixotasuna duten pertsonen egozgarritasunaren inguruko baldintza legal eta juridikoak ezagutzera emango ditu Legazpin. Hitzaldia kultur etxean izango da, 18:30 tan.

Bere aldetik, Gizaidek Osasunarekin edo gaixotasunarekin Identifikazioa ardatz hartuta landuko duten tailerra izango dute ihardunaldietako ekitaldietako bat, 11:15 tan Intxaurrondoko beren egoitzan. Aurretik, ongietorri ekitaldi bat egongo da 10 orduetatik, eta tailerraren ondoren, 12:15 aldera, ibilaldi eta bazkari bat antolatu dute.

Utzi erantzuna