Joan den maiatzaren 29an, SARGIk Batzar Nagusia egin zuen Donostian, sareko kide diren entitateen ordezkariekin.
Batzarrean, Elkartearen erronka nagusiak eta lan-ildoak aztertu ziren, baita SARGIk Gipuzkoako gizarte-erakundeen arteko topagune, koordinaziorako espazio eta ordezkaritza-sare gisa duen egitekoa ere.
Batzarreko gai nagusietako bat Zuzendaritza Batzordearen berritzea izan zen. Horrek etapa berri bat irekitzen du SARGIren ibilbide asoziatiboan. Zuzendaritza Batzorde berria honela osatuta geratu da:
- Lehendakaritza: Peñascal
- Lehendakariordetza: SOS Racismo
- Idazkaritza: Zabaltzen
- Diruzaintza: Hurkoa Fundazioa
- Bokalitatea: AGIPAD
- Bokalitatea: AGIFES
- Bokalitatea: Loiola Etxea
SARGIk eskerrak eman nahi dizkie orain arte Zuzendaritza Batzordea osatu duten entitateei egindako lanagatik, eskainitako denboragatik eta etapa honetan erakutsitako konpromisoagatik. Haien ekarpenak lagundu du sarea sendotzen, lankidetzarako, hausnarketa partekaturako eta erakunde publikoekiko solaskidetzarako espazio gisa.
Era berean, ardura berri hau hartzen duten entitateei ongietorria eman nahi diegu, eta etapa emankorra, parte-hartzailea eta Gipuzkoako gizarte-erakundeen arteko sare-lana indartzera bideratua opa diegu.
SARGIk etapa berri honi ekiten dio entitateen arteko lankidetzarekin, erantzun partekatuen eraikuntzarekin eta gure lurraldeko egoera zaurgarrienean dauden pertsonen eskubideen defentsarekin duen konpromisoari eutsiz.







