SARGIk Osasun Mentalari buruzko lantalde berri bat jarri du abian. Espazio horren helburua da gizarte-esku-hartzearen hainbat eremutan egoera zaurgarrian dauden pertsonekin lan egiten duten entitateen artean hausnarketa, ezagutza eta proposamenak partekatzea.
Lantalde honen sorrera gizarte-entitateetan gero eta presenteago dagoen kezka bati erantzuteko sortu da: osasun mentalak inklusio-, laguntza-, autonomia- eta parte-hartze sozialeko prozesuetan duen eragina. Ildo horretan, SARGIk funtsezkotzat jotzen du koordinaziorako espazio egonkorrak sortzea, behar komunak aztertzeko, partekatutako erronkak identifikatzeko eta erantzun integralago eta koordinatuagoetan aurrera egiteko.
Lantalde honetan AGIFES, Hurkoa, Batuz, Cruz Roja, Suspergintza, Erroak, Gizaide, Loiola Etxea eta Fundación Izan entitateek parte hartzen dute, bakoitzak bere esperientzia eta ikuspegia eskainiz garatzen duen esku-hartze eremuetatik.
Lan-espazio berri honek SARGIren rola indartzen du Gipuzkoako gizarte-entitateen arteko lankidetza-sare gisa, baita gure lurraldean agertzen diren erronka sozialen aurrean begirada partekatua eraikitzeko gune gisa ere.


