Sargik Emausi laguntzen dio lan merkatuan ahul dauden pertsonen artean enplegu “berdea” sustatzeko

 Mikromezenasgo programa batean parte hartzen ari da “SINdesperdicio” erakundeari laguntzeko; hori irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, birziklatutako olanetatik abiatuta poltsak egiten dituena
.
.

Emaus-web

Egoera ahulean dauden pertsona eta kolektiboei laguntzeko eginkizunean, Sargi “SINdesperdicio” proiektuarekin bat egitea erabaki du, ekarpen ekonomiko bat eginez, horren jarduera ildoak ezagutarazteko asmatu den mikromezenasgo programa baten bitartez. Ekimena Emausek bultzatu du, eta helburua da lan merkatuan egoerarik ahulenean dauden pertsonentzat lanpostuak sortzea, jarduerak, gainera, kontsumo arduratsua eta ingurumena zaintzea sustatzen du, kasu honetan olana birziklatuetatik abiatuta poltsak eginez.

‘SINdesperdicio’ gizarteratzeko enpresa bat da, irabazi asmorik gabea, eta bere helburu nagusia da bazterketa arriskuan dauden pertsonen atean enplegua sortzea. Poltsak eta osagarriak diseinatu eta fabrikatzen ditu, Arrasaten dagoen tailer batean, eta gero estatu mailan komertzializatzen ditu. Eragin sozialaz gain, bere jardueraren bitartez ingurumenari buruzko eragin positiboa ere sortzen du, produktuak egiteko erabiltzen diren materialen %95 birziklatuak baitira. Produktuak egiteko erailtzen diren banderola publizitarioak PVCzkoak dira, eta plastiko hori mehatxu handia da ingurunerako, desegiteko 180 urte behar baititu.

Emauseko Berrikuntza sailetik bultzatzen den erakunde sozial horrek aire berrituarekin aurkeztu nahi du bere jarduera, eta bere ezaugarriak dira produktu berriak ateratzea, prozesu eta material hobetuak erabiliz, formatu digitalean egindako patroiekin, eta kode irekiko ecommerce webgune berri bat erabiliz (www.sindesperdicio.es). Hori guztia egin ahal izateko, finantzaketa behar dute, eta horretarako mikromezenasgo edo mikrofinantzaketa kolektiborako programa bat abiarazi da, zeinean partaide bakoitzak edozein zenbateko jar dezakeen, hamar eurotik abiatuta.

Sargik ere babesten duen crowdfunding ekimen honek arrakasta badu, komunikazio kanpaina bat ere garatu ahal izango da, ‘SINdesperdicio’ proiektuaren zabalkundea egiteko, katalogo berria online salmentarako webgune berria ezagutarazteko. Helburu hori lortzen bada, enpresak eragin positibo handiagoa izango du, eta horrek ekarriko du enplegu inklusibo gehiago sortzea eta karbono aztarna txikiagoa izatea.

Sargik ekimen honetan interesa duten pertsonak animatu nahi ditu, beraien laguntza, ahalegina, inplikazioa eta gogoa jarri dezaten ‘SINdesperdicio’ proiektua babesteko. Lan merkatuan ahul dabiltzan pertsonen artean enplegu berdea bultzatzen duen marka.

Utzi erantzuna