SARGIk bere web orri berria abian jarri du

Elkarteak Gipuzkoako gizartearekin komunikazioan egoteko kanal berria sortu du sarean; komunikazio kanal berriak diseinu berria eta eduki gehiago ditu.

Nueva web Sargi

SARGIk beste aurrerapauso bat eman du bere jardueren gardentasunaren eta hedapenaren alde. Oraingo honetan kanpokoekiko harremanak bultzatu ditu Elkartearen Web orri berriaren bitartez. Sare bitartez eratu den informazio kanal berriak aurrekoa baino diseinu modernoagoa dauka eta eduki gehiago ere bai, aldian-aldian eguneratuko direnak.  Horrenbestez, erreferentziazko informazio iturria izan nahi du egoera txarrean dauden pertsonen kolektiboen interesen eta eskubideen alde dihardutenentzat.

SARGIk bere Web orri berria abian jarri du Elkartearen eta Gipuzkoako gizartearen arteko harreman zuzenerako lekua izan dadin. Gune digital berrira www.sargi.org helbidetik sartzen da, eta bertan eduki ugari aurkituko ditugu, esaterako SARGIri buruzko informazioa eta elkarteak egiten dituen jarduerak, bere proiektu, ekitaldi eta azkeneko berriak, irudi banku bat, argitalpenak eta artikulu interesgarriak, besteak beste.

SARGIri buruzko informazioa ez ezik, web orrian elkartearen jardute eremuari lotutako edukiak ere egongo dira, elkarteko kideek zerbitzua zein arlotan eskaintzen duten jakiteko eta arlo horietan interesa dutenek sektorea hobeto ezagutzeko aukera izan dezaten.

Informazio argia da eta “klik eginez” erraz jasotzeko modukoa, eta elkartearekin harremanetan jartzeko duen estekaren bitartez erabiltzaileen eskaerei ahalik eta lasterren erantzuten saiatuko gara, aldi berean nabigagarritasuna, erabilgarritasuna, berehalakotasunak, egituraketa, erraztasuna edo irisgarritasuna bermatuta, horiek denak edozein erakunderen web orri batek funtsezko dituen elementuak baitira.

Bukatzeko, azpimarratzekoa da web orriko edukiak guztiz edo zati batean erreproduzitu daitezkeela edozein informazio bidetan, beti ere iturria aipatuta.

Utzi erantzuna