SARGIk mintegi bat antolatu du Zerbitzu Kontzertazio eta Zerbitzu Zorroari buruzko Dekretu berriaren gainean

Elkartea osatzen duten erakunde guztiei dei egin die Administrazio Publikoek eremu sozialean izango dituzten eskumenen definizio berriari buruzko informazioa emateko.

Seminario

Joan den uztailaren 8an SARGIk Mintegi bat antolatu zuen Zerbitzuen Kontzertazio eta Zerbitzu Zorroari buruz Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Dekretu berriaren aurrerapenez informatzeko, eta Elkartea osatzen duten erakunde guztiei egin zien deia. Dokumentu horretan hemendik aurrera Administrazio bakoitzak eremu sozialean izango dituen eskumenak ezarriko dira eta dauden zerbitzu guztiak zehaztasunez definituko ditu, eta hori hirugarren sektoreari asko arduratzen zaion zerbait da; izan ere, mapa bat sortuko da eta bertan erakunde bakoitzak zein tokitan dagoen ikusi ahal izango du.

SARGI osatzen duten erakundeek oso ondo baloratu dute Zerbitzuen Kontzertazio eta Zerbitzu Zorroari buruz Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Dekretu berriaren azken aurrerapenak azaltzeko asmoz Elkarteak antolatutako mintegia.  Exekutiboak beste zirriborro bat garatu du, non hitzartu edo adostu ahal izango diren zerbitzu sozialak zehazten diren, eta informaziorako antolatu den jardunaldia oso baliagarria izan da bertaratuek diseinatu den mapa berriaren barruan zein tokitan dauden jakin dezaten.

Hirugarren sektoreak zirriborro berria lantzen aritu den elkarrizketa zibilerako mahaian parte hartu du, baina SARGI kanpoan geratu da Gipuzkoatik kanpoko lurraldez gaindiko erakunde izaera ez edukitzeagatik; beraz, mahai horretan egin diren ekarpenei zuzenean jarraipena egiteko EAPN Euskadi Euskal Herriko Pobreziaren eta giza bazterketaren aurkako Europako sarera jo behar izan du. Egoera horren aurrean, Elkarteak erabaki zuen elkarrizketa zibilerako mahaian parte hartu duten lurraldez gaindiko erakundeetan lantaldeak gidatu dituen pertsonari deitzea, berak zuzenean azal ziezaien zirriborroari nola heltzen ari zitzaion eta zer-nolako eragina izango lukeen hirugarren sektoreko erakundeetan.

Hirekineko gerentea (Hirekin da hiru probintzietan dauden ekimen sozialeko sektoreko patronalak batzen dituen elkartea), Iñigo Vidaurrazaga, bi orduz izan zen gurekin eta denbora horretan dokumentazioa eta eranskinak eman eta egin genizkion galdera guztiei erantzun zien. Azken zirriborra ere eman zigun, eta SARGIk jada elkarteko kide guztiei bidali die zirriborro hori mapa berrian izango dituzten zerbitzuak eta baliabideak topa ditzaten.  Zirriborroan jaso ez direnak baliteke diru laguntzen bidez finantzatu ahal izatea, baina horrek ezegonkortasun handia eragingo luke.

Utzi erantzuna