Zer da Sargi?

Sargi Gipuzkoako Gizarte Erakundeen Koordinaziorako elkartea da, eta bere misioa da gizartea eraldatzen laguntzea berdintasunezkoa, elkartasunezkoa eta inklusiboa izan dadin, arreta nagusiki egoera zailetan dauden pertsonengan jarrita.

Gizarte erakundeei pertsona behartsuen interesak eta eskubideak batera sustatu eta defendatzeko orduan beharrezkoa den lurralde ikuspegia emateko sortu da.

Irabazi asmorik gabeko hogeita hiru erakundek osatuta dago, eta elkartea bultzatu nahi dute Gipuzkoako foro, batzorde, lantalde, sare eta erakundeetan beraien ordezkaria izan dadin.

Guri buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu:

ZERGATIK ETA ZERTARAKO SARGI?
ZER ELBURU DITU SARGI?
BISIOA
HISTORIA


ZERGATIK ETA ZERTARAKO SARGI?

- Behartsuen kolektiboen arazoei lurralde ikuspegitik helduta denon interesekoak diren gaiak aztertu daitezkeelako. SARGIren asmoa da, gainera, ekintzak modu koordinatuan proposatu, defendatu eta gauzatzea, horrela pisu espezifiko handiagoa izango dutelako bai iritzi publikoaren aurrean bai indar sozial, ekonomiko, politiko eta instituzionalen aurrean.

- Sargi osatzen duten erakundeei esperientziak eta datuak trukatzeko aukera ematen duelako, eta horrek, halaber, beraien zerbitzuak jasotzen dituzten kolektiboei arreta zerbitzu hobea ematea ahalbidetzen dielako.  Era berean, SARGIk Gipuzkoako Gizarte Erakundeen lana ezagutzera ematen du, panorama sozialaren lurralde ikuspegia emanez, eta, horrenbestez, panorama sozial hori hobeto aztertzen laguntzen du.

- Gizarte Erakundeen eta Administrazioen arteko elkargune eta lankidetzarako esparruaren baitan Erakunde Publikoentzako laguntza tresna bihurtu denez, kolektibo ahuletako pertsonei arreta hobea eta eraginkorragoa ematea ahalbidetzen du.

 


ZER HELBURU DITU SARGI?

SARGIk Hirugarren sektoreak gizartean duen zeregina erreibindikatu nahi du eta egoera ahulean eta gizartean baztertuta egoteko arriskuan dauden kolektiboetako pertsonen sustapena eta defentsa koordinatu. Hori dela eta, bere helburu nagusietako bi hauek dira:

- Bizkaiko zein Arabako edota lurraldez gaindiko beste Gizarte Erakundeen Elkarte batzuekin koordinatzeko mekanismoak ezartzea, bai eta administrazioen aurrean solaskide bakarra izateko mekanismoak ere.

- Hirugarren sektorearen zeregina defendatzea, sektore horretan batu egiten baitira gizarte bazterketaren eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteak, Erakundeek hartzen dituzten erabakietan eragiteko.

 


BISIOA

SARGIk datozen urteetan Gipuzkoan erreferentetzat har dezatela nahi du, honako hau dela eta:

- Erabiltzaileen mesedetan lortu diren emaitzak.

- Erakundeekin izandako harreman, komunikazio eta negoziazio onen bitartez izandako lorpenak.

- Antolaketa egokiaren bitartez, egindako diagnostiko, ikerketa eta analisien bitartez eta eratutako aliantzen bitartez sortutako sinergiak.

- Pertsonek eta erakundeek sortutako lantaldea, motibatutako pertsonaz osatuta dagoelako eta lan batzordeetan aktiboki parte hartu dutelako.

 


HISTORIA

SARGI 2005eko uztailean sortu zen, GIZARGI izenarekin, eraketa ofiziala prestatzen jada urtebete harremanetan zeramaten irabazi asmorik gabeko hamabost erakundek osatutako talde batek bultzatuta. Hasieratik zuen helburuak bere bizkarrezurra izaten jarraitzen du, erakundeen arteko solasa erraztu eta markatutako helburuak lortzeko ahaleginak batzeko balioko duen barne gogoetarako foro bihurtu baita.

Hala, plataforma sozial hau haien ordezkaria izango zen Gipuzkoan egindako foro, batzorde, lantalde, sare eta abarretan, ekintzak modu koordinatuan proposatu, defendatu eta gauzatzeko asmoarekin, horrela pisu espezifiko handiagoa izanik bai iritzi publikoaren aurrean bai indar sozial, ekonomiko, politiko eta instituzionalen aurrean.

Hitz batean, bai orduan bai orain helburua bera da, hau da, Elkarteko Erakundeek beren jarduerekin laguntzen dieten kolektiboen bizi kalitatearen hobekuntza bultzatzea, kolektibo horien ekimenak sustatuz eta lagunduz, buru osasuneko arazoak dituzten pertsonak, drogen menpe daudenak, etorkinak, babesik gabe dauden gazteak, gizartean baztertuta dauden edo baztertuta egoteko arriskua dutenak, adineko pertsonak, desgaituak, askatasunik ez duten pertsonak, prostituzioan aritzen direnak, seropositiboak, emakumeak eta genero biolentzia pairatu dutenak… horien denen alde eginez.

IZAERA JURIDIKOA DUEN ELKARTEA

Beste erakunde bat GIZARGI izenarekin erregistratuta zegoela eta, izena aldatu beharra egokitu zitzaion, eta 2011ko apirilean SARGI izena hartu zuen behin betiko. Izen aldaketarekin batera, izaera juridikoa duen elkarte bihurtu zen, ordurako irabazi asmorik gabeko hogeita bat erakunde barruan zirela.

Halere, 2012aren amaierara arte eta batez ere 2013ra arte, hau da, Foru Aldundiak legegintzaldi berriari ekin zitzaion arte, erakundeek ez zuten SARGI erakundea onartu baleko solaskidetzat ez eta hainbat eremutarako bere aholkularitza zerbitzura joko ere. Izan ere, aldi berri honetan SARGI erabat eratuta zegoen elkarte gisa, legegintzaldiaren hasieratik hala baitzegoen, eta ez, ordea, aurreko foru gobernua zegoenean, orduan izaera juridiko berrira igarotzeko aldian baitzegoen.