Mikel Malkorrak Sargiko lehendakaritza hartu du gutxienez bi urtetarako

Urteko Batzarrean aurkezturiko 2013 Kudeaketa txostenak erakundearen sendotzea baieztatzen du Gipuzkoako erreferente sozial gisa.
.
.

Malkorra

.
.
Mikel Malkorrak, Elkartu,Gipuzkoako gutxitasun fisikoa duten pertsonen Federezio Koordinatzaileko gerentea,Sargiko lehendakaritzaren ordezkoa hartu du. Gutxienez, datozen bi urtetan Gipuzkoako gizarte erakundeen elkarteko buru egongo da, orain artean lehendakari zen Igone Virtoren ordez,marginazio eta bazterketaren aurkako gizarte babesa ematen duen euskal erakunde den Sartuko gerentea dena. Ordezkaritza, orain dela gutxi egin zen Batzarrean eman zen, non bestalde, 2013 ko Kudeaketa txostena aurkeztu zen. Txostenak, iragan ekitaldian Sargik egindako ekintzak jasotzen ditu  eta argi uzten du lurraldean erreferentzizko gizarte eragile gisa bere sendotze urtea izan zela.

Iragan martxoaren 12 an 2013 urteari dagokion Sargiren urteroko Ohiko Batzarra egin zen eta bertan erakundearen lehendakaritza aldaketa bozkatu eta onartu zen. Hemendik aurrera, eta gutxienez bi urteko epe baterako, Mikel Malkorrak hartuko du kargu hori, 2011 tik lehendakari izan den Igone Virto ordezkatuz. Malkorrak jarraitutasun ildo bat segiko du, kontseiluen bidez, Gipuzkoako administrazio ezberdinetan Sargiren presentzia sendotzeko erronkarekin, bai eta bere ezagutza guztia batzorde eta lan talde ezberdinetan eskeiniz.
Honela, Gizarte Erakundeen Elkarteekin koordinazio bideak ezarriko ditu, baita Bizkaia eta Araba edota lurraldez gaindikoekin, eta baita Administrazioekin elkarrizketa bateratu bat, Hirugarren Sektorearen papera defendatzeko eta erakundeen erabakietan eragiteko.Guzti hau, gutxieztuta eta gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonen kolektiboen defentsa eta sustapena bermatzeko.

Kudeaketa txostena
Batzarrean, baita ere iazko Kudeaketa Txostenaren aurkezpena egin zen, non, ekitaldi guztian zehar garatutako ekintzen berri eman zen. Beraien artean Garapen ekonomikoa:ekonomi eta enpleguari sustapenari buruzko ponentzia eman zen lehen aldiz Batzar Nagusietan eta baita Pobretutako pertsonen beharrak eta eskeini beharreko baliabideak zehazteko emandako ponentzia. Aldundia bi eremu hauek aztertzen ari da Gipuzkoako pobrezia gutxitzeko prestatzen ari den plangintza berezirako eta Sargiren aholkularitza izan du. Lurraldeko Gizarte integrazioko antolakuntzetako Gizarte integrazioko goi teknikarien paperaren azterketan ere bere ikuspuntua eman zuen, oraingoan Nazaret formakuntza zentroak antolatua.
Urteko beste puntu sendo bat Hurkoak, Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politikako Sailarekin eta SARGIrekin batera Uda ikastaroetarako antolaturiko babesgabe arriskuan eta gaixotasun mentala duten pertsonei arreta ikastaroan parte hartzea izan zen, aurreikuspen guztiak gainditu zituena. Bataz beste,120 partehartzaile inguru gerturatu ziren programaturiko hitzaldi guztietara eta horietatik ia guztiak eremu profesionaletik zetozen. Bukaeran publikoak egindako balorazioa oso baikorra izan zen.
Elkartea osatzen duten erakunde guztiei zuzenduriko Mintegi bat ere antolatu zen, Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Zerbituzen Kartera eta Kontzertazio Dekretu berriaren inguruko aurrerapenez informatzeko.Dokumentu honek hemendik aurrera eremu sozialean Administrazio bakoitzak izango dituen eskuduntzak finkatzen ditu eta zehatz definitzen ditu gaur egun dauden zerbitzu ezberdinak; azken hau hirugarren sektoreari dagokio, mapa bat sortzen baitu non erakunde bakoitzak non kokatua dagoen ikus dezakeen.

Web orri berria
2013 urtean elkarteak ere bere web orri berria martxan jarri zuen www.sargi.org, beren ekintzen gardentasun eta zabalkude apostuan beste urrats bat emateko, kanpo komunikazioa sustatuz. Sarearen bidez sorturiko bide informatibo berri honek aurreko bertsioak baino itxura oraingotuagoa aurkezten du eta edukinen kopurua gehitzen du, tarteka eguneratua. Modu honetan babesgabe dauden pertsonen kolektiboen eskubide eta interesen aldeko eremuan erreferentziazko informazio iturri bihurtzea du helburu.

2013 ko beste ekintzetatik , Emausek, lan merkatuan ahulenak diren pertsonentzat lanpostuak sortzeko sustaturiko SINdesperdicio egitasmoari emandako babes ekonomikoa azpimarratu daiteke, birziklaturiko lonekin boltsak egiteko; SiiS-ekin formakuntza , ekintza sozialaren arloan dauden estadistika, dokumentazio eta informazio iturri ezberdinak era eraginkorrago batean erabiltzen ikasteko;buruko osasuneko batzordea; Donostiako udaltzaingoari formakuntza saioak; edota udalbatza berdinaren aholku batzordean parte hartzea, beste gauza batzuren artean.

Ekintza guzti hauek, Sargiren aholkularitza bilatzen duten erakunde eta erakunderen gonbidapena azpimarra daitekelarik, zera ziurtatzen dute: 2013 urtea, lan handia egindako urte batzuren ondoren,elkartearen finkatze urtea izan dela Gipuzkoako gizarte eremuan. Honela, SARGI erakundeen aurrean baliozko hizketakide bihurtzen da.

Utzi erantzuna