Erakundeak

Gaur egun SARGIk irabazi asmorik gabeko hogeita hiru gizarte erakunde hartzen ditu bere baitan, baina Elkartea irekita dago eta prest dago gizarte bazterketaren prozesuak prebenitu, arindu edo zuzentzeko edo inklusiorako edo gizartean parte hartzeko prozesuak bultzatzeko asmoa duten erakunde guztiak hartzeko, haien jardute eremua edozein izanda ere (gizarte ekintza, soziolaborala, soziokulturala, gizartea eta hezkuntza…).

SARGIko kide izateko beharrezkoa da oinarrizko hainbat baldintza betetzea, esaterako, berezko izaera juridikoa duen Gizartegintzako Erakunde Pribatua izatea, berariaz irabazi asmorik gabea dela adierazita baliabideak eta zerbitzuak kudeatzea, eta bere borondatez Elkarteko kide onartzeko eskaera egitea. SARGIn izena emateko idatziz egin behar da, posta elektronikoko helbidera idatzita:  sargi@sargi.org. Plataformako kidea izatea borondatezkoa da eta doakoa.

SARGIk honako organo hauen bitartez egiten du lan: Osoko Bilkura, Koordinazio Taldea eta Lan Batzordeak. Osoko Bilkura elkarteko kide diren erakunde guztiek osatuta dago, gutxienez urtean behin elkartzen da edo gutxienez kideen herenak deituta. Koordinazio Taldean Koordinatzaile Nagusia, Idazkaria eta Lantaldeen Arduradunak daude.  Karguak zozketa bidez izendatzen dira, txandakako hurrenkerari jarraituta eta urtebeterako, eta kide diren erakunde guztien artean betetzen dira.

Zuzendaritza batzordea

Lehendakaria Mikel Malkorra (Elkartu)
Lehedakariordea Nerea Cortajarena Ibáñez (Emaus Gizarte Fundazioa)
Idazkaria Elena Luquín López (Gurutze Gorria Gipuzkoa)
Diruzaina Agustín Tranche (Sarea Fundazioa)

Kideak:
Marta Beatriz Silvano Prieto (Loiolaetxea Elkartea)
Felix Sarasua (Agipad)
Onintza Lasa (Gizaide)

Kideak

Acasgi AGIFES AGIPAD ARRATZ BERPIZTU Berriztu CÁRITAS GIPUZKOA CRUZ ROJA - GURUTZE GORRIA ELKARTU EMAÚS FUNDACIÓN SOCIAL ERROAK - SARTU FUNDACIÓN SAREA GIZAIDE FUNDAZIOA HURKOA IRESGI Izan Kolore Guztiak LOIOLAETXEA SOS RACISMO ARRAZAKERIA ORTZADAR PEÑASCAL RAIS ZABALTZEN